Posts Tagged ‘tortura’
Asteko esaldiak 1
Twitter-eko kontuetan (“profesionala” eta pertsonala) esaldi interesgarriak (edo berriak) topatzen ditut sarri. Eta hainbeste gorabeherekin, azkenean RT huts batean gelditzen dira.
Gaur estreinatutako ataltxoaren asmoa, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.
Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?
Ekonomia
- Patxi Lopez-en hausnarketa sakona: “Soldatak eta produktibitatea lotzearen alde agertu da Patxi Lopez, “krisi garaietan zein hazkunde garaietan”, dio lehendakariak” (ekonomiarenkz)
- Beldurgarri xamarra, ezta? “El FMI alerta del riesgo de una “una generación perdida” en España por el paro http://bit.ly/jSfhg2” (5dias_empleo)
- Interesgarria: Lo trabajadores de El Caserío (Nueva Rumasa) se quedan con la empresa http://t.co/uGAAKWy vía @diariARA (Coopsdetrabajo)
- Kooperatiben indarra EAEn: Las cooperativas de Erkide crearon 1.057 empleos en 2010 y prevén aumentar otro millar este año http://bit.ly/iGyHyB (MONDRAGONnews)
- Bagara Herrigintza-k Iñaki Antiguedadekin batera emandako hitzaldiaren kronika: “AHTak kooperatibez paso egiten du” (Mondraberri)
- Egungo krisiaren irtenbidea kooperazioa eta eredu aldaketa dela dioen artikulua topatu dut, @iturri-ri esker. Eredu aldaketa aldarrikatzen du Álex Rovira-k, berrikuntzan eta aldaketaren kudeaketan adituak. http://bit.ly/m9RxV8
NazkaSalagarriak
- Iruñeko udaltzainen jarrera eredugarria: “Iruñeko udaltzainek bortxaketa baten lekukoa atxilotu dute, aginteari men ez egitea leporatuta” (berria.info)
- Amnistia Internazionalak giza eskubideen inguruan argitaratutako txostenaren berri ematen duen mezua: “[Documento] Informe anual de Amnistía Internacional http://bit.ly/mhYkI2 Apartado dedicado al Estados español: http://bit.ly/j6pA5e” (@garanet [es])
POLITIKA
Kanpainan gaudenez gero, politika eta #txanfaina-rekin erlazionatutako konturen bat jarri behar…
- Programak irakurtzen hasita (gutxitan egin dudana, egia esan), interesgarria iruditu zaidan kontu bat topatu dut #bildu-ren programan. Bertan dioenaren arabera, Udalaren azpikontratazio politiketan irizpide berriak lehenetsi behar dituzte. Hala, etekin ekonomikoen ordez, langileentzako baldintza egokienak eta duinenak planteatzen dituzten proiektuak lehenetsiko dituztela diote. Egokia, egin beharrekoa, beharrezkoa. Hori bai, interesgarria litzateke krisi garaian hitza mantentzeko ahalmenik duten ala ez… Ahaztu aurretik, jarraitu @vdebildu eta www.vdebildu.net!
