Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

Posts Tagged ‘politika

Igandeko twitter festa

utzi erantzun bat »

Kaixo!

Debagoiendar twitter zaleok, igandean #goiena-ko twitter-hauteskunde-festarako kolaborazio bila dabiltza. Parte hartzeko prest?

Honakoak dira erabiliko ditugun etiketak:

  • #m22 (Euskal Herrirako etiketa orokorra)
  • #arrasate (herriaren arabera)
  • #goiena (ez ofiziala, baina erabilgarria, Debagoiena-ri erreferentzia egiteko)

Animatu eta parte hartu!

Written by Naroa

2011/05/20 at 09:57

15M: eredu parte-hartzailea aldarri

utzi erantzun bat »

15M. Edo M15. Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko.

Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren beste batzuk (gaurko Irlen sarea-ko artikulua kasu). Era berean, partidokraziari buruz ere hitz egin ahal izango nuke, gaur Martxelo Otamendi eta besteak aritu diren gisara, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako iraultza faltari buruz ere hitz egin nezake, eta demokrazia “errealaren” alde maiatzaren 5ean Bilboko kaleak eta plaza nola hartu genituen aipatu (barre egiteko aukera ere izan genuen, animalien kontura! ;-) ). Zenbat kontu.

Baina horiek guztiak alde batera utzi, eta gaurko lehenengo tweet-ari helduko diot, demokrazia erreala, krisia eta eredu parte-hartzaile sistematizatu eta arautuari.

Ez dakit tesiarekin eta blogarekin nabilen denbora honetan guztian bankuen eta krisiaren sortzaileen (Julio Anguitaren hitzetan Espainiako Estatuan 1000 ei dira, izen-abizenekin)  diktadura ardatz hartu dudan. Ez dakit “diktadura” hitza bera erabili dudan. Hala pentsatu arren.

Diktadura horri aurre eginez demokrazia erreal eta parte-hartzailea da (batak bestea dakarrelakoan nago), Madrilgo asanbladetan egindako hausnarketetan lortutako emaitzen oinarria. Hasiera batean zalantzak nituen, ez nekien krisiaren kudeaketarekin erlazio zuzena zuen ala ez. Beharbada, pentsatzen hasi ez nintzelako izango zen (RTak egitera mugatuz?). Baina gaur argi ikusi dut. Egin dezagun atzera, aurreko paragrafoan aipatutako diktadurara. Espainiako gobernuak (nazioarteko beste gobernu gehienen gisara) azken urteotan hartutako erabakiak merkatu finantzarioen eskakizunei erantzuteko asmoa izan dute, asmo huts hori. Moduak ezberdinak izanda ere, azken finean egungo egoera sozioekonomiko-politikoan edozein alderdik hala egingo luke. Eta ez dakit benetan “boterera” iritsitako beste alderdiek ez luketen gauza berbera egingo.

Eta nola ekidin daitekeen hori? Boterearen banaketarekin. Hau da, imajina dezagun krisi honen hastapenetan gaudela. Goazen Espainiako Estatuko gobernuak hartutako neurrietako bati erreferentzia egitera: bankuen “erreskaterako” emandako milioika euro horiek. Eta estrapola dezagun kasu hori gure auzora, gure herrira, gure auzo-elkartera. Logika hutsa erabilita, ez al litzateke logikoena gure auzo-elkartea biltzea, egoera ekonomiko konplexua azaldu eta aztertu, alternatibak planteatu eta eztabaidatu, eta horren arabera gure baliabideak nola kudeatu denon artean erabakitzea, norbanakoen arteko berdintasuna ardatz hartuta? (Gauza bera gertatuko litzateke hozkailua hondatzean ere)

Hori da, azken finean, demokrazia parte-hartzailea, eta hori da gure herrialdean aplikatu beharko genukeena. Hala, lortuko genuke, hein batean behintzat, kanpoko presioak ekiditea, eta gure interesen araberako kudeaketa egitea. Langileon interesen araberakoa, pertsonena, eta ez kapitalarena. Ez 1000 pertsona horien interesen araberakoa. Horretarako baina, zenbait muga ekonomiko, sozial eta politiko gainditu behar dira. Eta hemen interneten eta sare sozialen eragina ere aipa liteke, informazioaren gardentasuna eredu hartzen badugu. Herriaren boterea, iraultzarako ahalmena, ezagutzan oinarritzen baita, formazioan eta informazioan.

Asteko esaldiak 2

utzi erantzun bat »

Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu? ;-)

Iraultza soziala

  • M15, benetako demokrazia eskatzeko eguna izan zen Espainia eta Hego Euskal Herrian. Benetako demokrazia, boterea herriaren esku (“demokratikoki” hautatutako ordezkarien bidez) egon beharrean, kapitalaren, krisia sortu duten horien, esku baitago egun. Komunikabideek estali duten arren (badirudi “istilurik gabe ez dagoela berririk“), hemen duzue berria, baina beste iturri batzuetan ere azaldu da. Adibidez, LibertadDigital-en eta The Washington Post-en.
  • M15 Bilbon: kronika (Consume y Calla)
  • 15M: La toma de Callao (Facebook bidez lortuta)

AKE (Arrasateko Kooperatiben Esperientzia)

  • Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatiba historikoak lehendakari berria du, hemen argitaratu den bezala: Javier Retegi.
  • Fagor Etxetresna Elektrikoen estrategia aldaketa: fusio posibleak (Mondraberri)

Lan baldintzak

  • Sarri gertatzen ez den arren… “Bilboko Epaitegi batek dio enpresak segurtasun neurriak hartu ez zituelako hil zela langile bat http://bit.ly/kt6Azk” (@berria)

Esaldiak

  • Gaurko esaldia, Franklin-en eskutik (eta Freden ahotik): “Gentlemen we must all hang together or we shall most assuredly all hang separately”

Asteko esaldiak 1

utzi erantzun bat »

Twitter-eko kontuetan (“profesionala” eta pertsonala) esaldi interesgarriak (edo berriak) topatzen ditut sarri. Eta hainbeste gorabeherekin, azkenean RT huts batean gelditzen dira.

Gaur estreinatutako ataltxoaren asmoa, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu? ;-)

Ekonomia

  • Patxi Lopez-en hausnarketa sakona: “Soldatak eta produktibitatea lotzearen alde agertu da Patxi Lopez, “krisi garaietan zein hazkunde garaietan”, dio lehendakariak” (ekonomiarenkz)
  • Beldurgarri xamarra, ezta? “El FMI alerta del riesgo de una “una generación perdida” en España por el paro http://bit.ly/jSfhg2” (5dias_empleo)
  • Interesgarria: Lo trabajadores de El Caserío (Nueva Rumasa) se quedan con la empresa http://t.co/uGAAKWy vía @diariARA (Coopsdetrabajo)
  • Kooperatiben indarra EAEn: Las cooperativas de Erkide crearon 1.057 empleos en 2010 y prevén aumentar otro millar este año http://bit.ly/iGyHyB (MONDRAGONnews)
  • Bagara Herrigintza-k Iñaki Antiguedadekin batera emandako hitzaldiaren kronika: “AHTak kooperatibez paso egiten du” (Mondraberri)
  • Egungo krisiaren irtenbidea kooperazioa eta eredu aldaketa dela dioen artikulua topatu dut, @iturri-ri esker. Eredu aldaketa aldarrikatzen du Álex Rovira-k, berrikuntzan eta aldaketaren kudeaketan adituak.  http://bit.ly/m9RxV8

NazkaSalagarriak

  • Iruñeko udaltzainen jarrera eredugarria: “Iruñeko udaltzainek bortxaketa baten lekukoa atxilotu dute, aginteari men ez egitea leporatuta” (berria.info)
  • Amnistia Internazionalak giza eskubideen inguruan argitaratutako txostenaren berri ematen duen mezua: “[Documento] Informe anual de Amnistía Internacional http://bit.ly/mhYkI2 Apartado dedicado al Estados español:  http://bit.ly/j6pA5e” (@garanet [es])

POLITIKA

Kanpainan gaudenez gero, politika eta #txanfaina-rekin erlazionatutako konturen bat jarri behar… ;-)

  • Programak irakurtzen hasita (gutxitan egin dudana, egia esan), interesgarria iruditu zaidan kontu bat topatu dut #bildu-ren programan. Bertan dioenaren arabera, Udalaren azpikontratazio politiketan irizpide berriak lehenetsi behar dituzte. Hala, etekin ekonomikoen ordez, langileentzako baldintza egokienak eta duinenak planteatzen dituzten proiektuak lehenetsiko dituztela diote. Egokia, egin beharrekoa, beharrezkoa. Hori bai, interesgarria litzateke krisi garaian hitza mantentzeko ahalmenik duten ala ez… Ahaztu aurretik, jarraitu @vdebildu eta www.vdebildu.net!

Written by Naroa

2011/05/12 at 15:53

HUHEZIko langileen adierazpena

with one comment

Oso interesgarria eta irakurri beharrekoa iruditu zait gaurko greba orokorraren aurrean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko langileek argitaratutako adierazpena.

Hona hemen:

Written by Naroa

2011/01/27 at 08:23

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.