Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

Posts Tagged ‘neoliberalismoa

“De la Burbuja Inmobiliaria a la Crisis”

utzi erantzun bat »

Twitter-en topatutako bideoa duzue honakoa, Aleix Saló-k eskainia, Espainiako egoera modu grafiko, erraz eta entretenigarrian azaldua. Hartu tartetxo bat ikusteko!

Written by Naroa

2011/05/26 at 09:40

15M: eredu parte-hartzailea aldarri

utzi erantzun bat »

15M. Edo M15. Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko.

Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren beste batzuk (gaurko Irlen sarea-ko artikulua kasu). Era berean, partidokraziari buruz ere hitz egin ahal izango nuke, gaur Martxelo Otamendi eta besteak aritu diren gisara, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako iraultza faltari buruz ere hitz egin nezake, eta demokrazia “errealaren” alde maiatzaren 5ean Bilboko kaleak eta plaza nola hartu genituen aipatu (barre egiteko aukera ere izan genuen, animalien kontura! ;-) ). Zenbat kontu.

Baina horiek guztiak alde batera utzi, eta gaurko lehenengo tweet-ari helduko diot, demokrazia erreala, krisia eta eredu parte-hartzaile sistematizatu eta arautuari.

Ez dakit tesiarekin eta blogarekin nabilen denbora honetan guztian bankuen eta krisiaren sortzaileen (Julio Anguitaren hitzetan Espainiako Estatuan 1000 ei dira, izen-abizenekin)  diktadura ardatz hartu dudan. Ez dakit “diktadura” hitza bera erabili dudan. Hala pentsatu arren.

Diktadura horri aurre eginez demokrazia erreal eta parte-hartzailea da (batak bestea dakarrelakoan nago), Madrilgo asanbladetan egindako hausnarketetan lortutako emaitzen oinarria. Hasiera batean zalantzak nituen, ez nekien krisiaren kudeaketarekin erlazio zuzena zuen ala ez. Beharbada, pentsatzen hasi ez nintzelako izango zen (RTak egitera mugatuz?). Baina gaur argi ikusi dut. Egin dezagun atzera, aurreko paragrafoan aipatutako diktadurara. Espainiako gobernuak (nazioarteko beste gobernu gehienen gisara) azken urteotan hartutako erabakiak merkatu finantzarioen eskakizunei erantzuteko asmoa izan dute, asmo huts hori. Moduak ezberdinak izanda ere, azken finean egungo egoera sozioekonomiko-politikoan edozein alderdik hala egingo luke. Eta ez dakit benetan “boterera” iritsitako beste alderdiek ez luketen gauza berbera egingo.

Eta nola ekidin daitekeen hori? Boterearen banaketarekin. Hau da, imajina dezagun krisi honen hastapenetan gaudela. Goazen Espainiako Estatuko gobernuak hartutako neurrietako bati erreferentzia egitera: bankuen “erreskaterako” emandako milioika euro horiek. Eta estrapola dezagun kasu hori gure auzora, gure herrira, gure auzo-elkartera. Logika hutsa erabilita, ez al litzateke logikoena gure auzo-elkartea biltzea, egoera ekonomiko konplexua azaldu eta aztertu, alternatibak planteatu eta eztabaidatu, eta horren arabera gure baliabideak nola kudeatu denon artean erabakitzea, norbanakoen arteko berdintasuna ardatz hartuta? (Gauza bera gertatuko litzateke hozkailua hondatzean ere)

Hori da, azken finean, demokrazia parte-hartzailea, eta hori da gure herrialdean aplikatu beharko genukeena. Hala, lortuko genuke, hein batean behintzat, kanpoko presioak ekiditea, eta gure interesen araberako kudeaketa egitea. Langileon interesen araberakoa, pertsonena, eta ez kapitalarena. Ez 1000 pertsona horien interesen araberakoa. Horretarako baina, zenbait muga ekonomiko, sozial eta politiko gainditu behar dira. Eta hemen interneten eta sare sozialen eragina ere aipa liteke, informazioaren gardentasuna eredu hartzen badugu. Herriaren boterea, iraultzarako ahalmena, ezagutzan oinarritzen baita, formazioan eta informazioan.

Asteko esaldiak 2

utzi erantzun bat »

Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu? ;-)

Iraultza soziala

  • M15, benetako demokrazia eskatzeko eguna izan zen Espainia eta Hego Euskal Herrian. Benetako demokrazia, boterea herriaren esku (“demokratikoki” hautatutako ordezkarien bidez) egon beharrean, kapitalaren, krisia sortu duten horien, esku baitago egun. Komunikabideek estali duten arren (badirudi “istilurik gabe ez dagoela berririk“), hemen duzue berria, baina beste iturri batzuetan ere azaldu da. Adibidez, LibertadDigital-en eta The Washington Post-en.
  • M15 Bilbon: kronika (Consume y Calla)
  • 15M: La toma de Callao (Facebook bidez lortuta)

AKE (Arrasateko Kooperatiben Esperientzia)

  • Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatiba historikoak lehendakari berria du, hemen argitaratu den bezala: Javier Retegi.
  • Fagor Etxetresna Elektrikoen estrategia aldaketa: fusio posibleak (Mondraberri)

Lan baldintzak

  • Sarri gertatzen ez den arren… “Bilboko Epaitegi batek dio enpresak segurtasun neurriak hartu ez zituelako hil zela langile bat http://bit.ly/kt6Azk” (@berria)

Esaldiak

  • Gaurko esaldia, Franklin-en eskutik (eta Freden ahotik): “Gentlemen we must all hang together or we shall most assuredly all hang separately”

“Asalto en la TV”

utzi erantzun bat »

Ez, honako mezua ez da ETB2-ko arratsaldeetako pelikula mitiko baten bertsio moderno bat. Jarraian txertatu dudan bideoan ez da Clint Eastwood azalduko pistola handi batekin, telebistako injustiziei aurre eginez. Pistola esan dut? Beharbada gaur egungo erasorik garrantzitsuena hitza bera litzateke, hitza hartzea, telebistako agintariei (€ eta $ jaunak, besteak beste) aurre egiteko modu egokiena, botere politiko-mediatiko-ekonomikoei aurre egiteko tresna garrantzitsu hori.

Jarraian azalduko zaizuen bideoa Paul Riosen twitter kontutik lortu dut. Lehenik eta behin Espainiako Estatuko ekonomia eta jendartearekin (sar gaitezen, ekonomikoki bada ere, kolektibo horretan) gertatzen ari denaren beste ikuspuntu bat jaso dut. Informazio horrek beste mezu luzeago bat merezi duenez, lehenengo mezu honetan bertan topatu dudan bideoa txertatzea erabaki dut.

Aspaldikoa da berria, niri behintzat ezaguna egin zitzaidan. Greziarrek orain dela hilabete batzuk jasan zuten erasoari egiten dio erreferentzia: eraso ekonomikoa = gainbehera soziala. Irakasle talde batek, gobernuaren neurriak kritikatzeko asmoz, telebista publikoko saio baten sartu ziren, “asaltatu” egin zuten, piratak bailiran. Asaltatu, egoera larriaren aurrean protesta egiteko. Isilik ez geratzeko. Bideoa ikusgarria da. Poliziaren presentziaren gainetik programan parte-hartzea nola lortu zuten azaltzen da. Oihu asko, baina mezu argiak.

Bertatik lortutako perla bat: “Pueblo, no bajéis la cabeza, no hay oro camino que resistir y luchar”. (itzulpena, jakina)

Written by Naroa

2011/05/12 at 12:38

Multilokalizazioa… edo deslokalizazioa?

utzi erantzun bat »

Egia esan, Enpresagintzan hasi arte ez nekien ezer multilokalizazioaren inguruan. Gogoan dut ingeniaritza informatikoa ikasten ari nintzenean halako gauzetaz, deslokalizazioaz, arduratzen nintzela. Baina multilokalizazioa? Hitza ez nuen Enpresagintzara (ETEO garai hartan) iritsi arte entzun. Eta orduan jakin nuen multilokalizazioak esan nahi duela, azaletik definituta, lekuko enpresak mantenduz atzerrian beste batzuk zabaltzea. Deslokalizazioak, berriz, lekukoak itxi eta lurralde “merkeagoetara” joatea esan nahi omen du.

Eta hori neukan buruan. Jakina, horrekin erlazionatuta Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren nazioartekotze kuriosoa ere badut buruan. Esan nahi dut, badirudiela arlo gako batzuk alde batera utzita, itsu-itsuan, joan direla atzerrira. Nolabaiteko estrategia argirik, edo misio argirik gabe. Bai, jakina, askok pentsatuko duzue (nik bezalaxe) egungo merkatuan bizirauteko ezinbestekoa dela atzerrira joatea, eta merkatuak eskatutako azkartasun eta dinamikotasunaren menpekoa izan dela guztia. Azken garaian, berriz, badirudi atzerrira joaterakoan nolabaiteko oinarri “filosofikoak” mantendu nahi direla, eta esperientzia kooperatiboarekiko koherente diren politikak aurrera eraman, ahal den heinean behintzat. Zaila askotan. Baina badakit badagoela motibazio sozial indartsua horren atzean. Jende konprometitua ezagutu dudalako kooperatibetan, inkoherentziekin arduratuta daudenak, eta sozialki erantzukizun handiagoa izatea beharrezkoa dela sentitzen dutenak.

Eta horretantxe nengoen, diskurso hori erabiltzen ari nintzen.

Post osoa irakurri »

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.