Posts Tagged ‘mondragon unibertsitatea’
Asteko esaldiak 2
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.
Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu? ![]()
Iraultza soziala
- M15, benetako demokrazia eskatzeko eguna izan zen Espainia eta Hego Euskal Herrian. Benetako demokrazia, boterea herriaren esku (“demokratikoki” hautatutako ordezkarien bidez) egon beharrean, kapitalaren, krisia sortu duten horien, esku baitago egun. Komunikabideek estali duten arren (badirudi “istilurik gabe ez dagoela berririk“), hemen duzue berria, baina beste iturri batzuetan ere azaldu da. Adibidez, LibertadDigital-en eta The Washington Post-en.
- M15 Bilbon: kronika (Consume y Calla)
- 15M: La toma de Callao (Facebook bidez lortuta)
AKE (Arrasateko Kooperatiben Esperientzia)
- Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatiba historikoak lehendakari berria du, hemen argitaratu den bezala: Javier Retegi.
- Fagor Etxetresna Elektrikoen estrategia aldaketa: fusio posibleak (Mondraberri)
Lan baldintzak
- Sarri gertatzen ez den arren… “Bilboko Epaitegi batek dio enpresak segurtasun neurriak hartu ez zituelako hil zela langile bat http://bit.ly/kt6Azk” (@berria)
Esaldiak
- Gaurko esaldia, Franklin-en eskutik (eta Freden ahotik): “Gentlemen we must all hang together or we shall most assuredly all hang separately”
