Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

Posts Tagged ‘loturak

Kooperatibekin erlazionatutako link eta erreferentziak

with 2 comments

Blogari astindua eman ondoren, orrialde berri bat txertatu nuen, “Loturak” izenekoa. Bertan blogean sartuta neuzkan link batzuk argiago agertzen dira, ikusiko duzuen bezala.

Beno, gaurkoan bertan azaltzen den esteka bat azpimarratu nahi nuen: honakoa. Izan ere, orain dela urtebete sortutako orrialde horretan, bildu.net-en plataforman, kooperatibismoarekin eta kooperatibekin erlazionatutako estekak gehitu nituen. Ikusiko duzuen bezala, erreferentzia interesgarriak dira, hainbat esparru lantzen dituztenak eta kooperatiben inguruan dituzuen irrikak aseko dituztenak, hein batean behintzat. Aurrekoan esan bezala, eskertuko ditut zuen iruzkinak, eta hala “datu basea” aberasten joango gara.

Erreferentzia hauetako bakoitzak esparru ezberdinak lantzen dituztenez gero, eskuineko aldean etiketen laino bat ikusiko duzue, baliagarria dena bilaketak egiterako orduan.

Egun ona izan dezazuela!

Written by Naroa

2011/05/13 at 10:21

loturak-n argitaratua

Tagged with ,

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.