Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

Posts Tagged ‘hausnarketa

Asteko esaldiak 4

with 2 comments

Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?

Sareak

  • Sareen indarraren erakusgarria: “Internet ya molesta” (El confidencial) http://is.gd/Fi8bLi
  • Facebook zergatik den doan? Hona hemen arrazoia: gu geu gara bere produktuak, bere bezeroak baino gehiago. Irakurtzeko modukoa, hemen (@garaolaza bidez).

Krisia

  • Jarraitu beharreko eredua: “Detenido en Islandia el ex presidente de uno de los bancos causantes de la crisis del país”. Iturria: rtve.es [es]
  • Gazteentzat soldata duinak? Bai zera! “Sub 600-euro wages for under young Greeks”. Berria hemen [en], Hedoi Etxarteri irakurrita

Eraldaketa soziala

  • Gorka Juliok idatzitako “10+1 puntu eraldaketarako”. Interesgarria benetan! Iturria: teketen.com

Iraultza soziala

  • Badirudi Espainian hasitako #acampadasol, Euskal Herrira hedatu ondoren, beste lurralde batzuetara ere zabaldu den fenomenoa bilakatu dela… Ikusi, bestela, mundu mailan dauden akanpadak: http://www.ikimap.com/map/2CYF (@boligorria bidez)

Written by Naroa

2011/05/31 at 20:23

Sareak, alternatibak eta eraldaketa

with one comment

Pasa den larunbatean, Imanol Epelderen gonbidapena jasota, Zarauzko Putzuzuloko Amets Fabrikan sareen eta Interneten inguruko solasaldi bat izan genuen, baita Gorka Julioren aurkezpen batetik abiatuta eztabaida interesgarria edukitzeko aukera ere. Hemen entzun ahal izango duzue, Arraio Irratiari esker.

Osteko solasaldian Blogsoviet eta Bakalhau aipatu ziren, tresna propioen erabilera, status.net, Diaspora… Guztiak posible eta beharrezkoa den eraldaketa baterako tresna baliagarriak.

Sareen indarrari bueltaka eta beste kontu batzuei buruz ibili ginen bazkalostean, @luistxo, @egaroa, @27zapata, @artsuaga, @birasuegi, @ishikawa_, @teketen eta @ksukun. Blogsoviet III Berlinen egiteko aukera ere planteatu zen han bertan! ;-)

Eta atzoko egunean, horra hor, sareen indarrari gobernuek dioten beldurra agerian uzten duen berria topatu nuen, Feizbuk gaiztoko lagun baten bitartez: “Internet ya molesta” (El confidencial) http://is.gd/Fi8bLi. Interesgarria eta esanguratsua.

Ondo izan!

Written by Naroa

2011/05/30 at 08:26

15M: eredu parte-hartzailea aldarri

utzi erantzun bat »

15M. Edo M15. Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko.

Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren beste batzuk (gaurko Irlen sarea-ko artikulua kasu). Era berean, partidokraziari buruz ere hitz egin ahal izango nuke, gaur Martxelo Otamendi eta besteak aritu diren gisara, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako iraultza faltari buruz ere hitz egin nezake, eta demokrazia “errealaren” alde maiatzaren 5ean Bilboko kaleak eta plaza nola hartu genituen aipatu (barre egiteko aukera ere izan genuen, animalien kontura! ;-) ). Zenbat kontu.

Baina horiek guztiak alde batera utzi, eta gaurko lehenengo tweet-ari helduko diot, demokrazia erreala, krisia eta eredu parte-hartzaile sistematizatu eta arautuari.

Ez dakit tesiarekin eta blogarekin nabilen denbora honetan guztian bankuen eta krisiaren sortzaileen (Julio Anguitaren hitzetan Espainiako Estatuan 1000 ei dira, izen-abizenekin)  diktadura ardatz hartu dudan. Ez dakit “diktadura” hitza bera erabili dudan. Hala pentsatu arren.

Diktadura horri aurre eginez demokrazia erreal eta parte-hartzailea da (batak bestea dakarrelakoan nago), Madrilgo asanbladetan egindako hausnarketetan lortutako emaitzen oinarria. Hasiera batean zalantzak nituen, ez nekien krisiaren kudeaketarekin erlazio zuzena zuen ala ez. Beharbada, pentsatzen hasi ez nintzelako izango zen (RTak egitera mugatuz?). Baina gaur argi ikusi dut. Egin dezagun atzera, aurreko paragrafoan aipatutako diktadurara. Espainiako gobernuak (nazioarteko beste gobernu gehienen gisara) azken urteotan hartutako erabakiak merkatu finantzarioen eskakizunei erantzuteko asmoa izan dute, asmo huts hori. Moduak ezberdinak izanda ere, azken finean egungo egoera sozioekonomiko-politikoan edozein alderdik hala egingo luke. Eta ez dakit benetan “boterera” iritsitako beste alderdiek ez luketen gauza berbera egingo.

Eta nola ekidin daitekeen hori? Boterearen banaketarekin. Hau da, imajina dezagun krisi honen hastapenetan gaudela. Goazen Espainiako Estatuko gobernuak hartutako neurrietako bati erreferentzia egitera: bankuen “erreskaterako” emandako milioika euro horiek. Eta estrapola dezagun kasu hori gure auzora, gure herrira, gure auzo-elkartera. Logika hutsa erabilita, ez al litzateke logikoena gure auzo-elkartea biltzea, egoera ekonomiko konplexua azaldu eta aztertu, alternatibak planteatu eta eztabaidatu, eta horren arabera gure baliabideak nola kudeatu denon artean erabakitzea, norbanakoen arteko berdintasuna ardatz hartuta? (Gauza bera gertatuko litzateke hozkailua hondatzean ere)

Hori da, azken finean, demokrazia parte-hartzailea, eta hori da gure herrialdean aplikatu beharko genukeena. Hala, lortuko genuke, hein batean behintzat, kanpoko presioak ekiditea, eta gure interesen araberako kudeaketa egitea. Langileon interesen araberakoa, pertsonena, eta ez kapitalarena. Ez 1000 pertsona horien interesen araberakoa. Horretarako baina, zenbait muga ekonomiko, sozial eta politiko gainditu behar dira. Eta hemen interneten eta sare sozialen eragina ere aipa liteke, informazioaren gardentasuna eredu hartzen badugu. Herriaren boterea, iraultzarako ahalmena, ezagutzan oinarritzen baita, formazioan eta informazioan.

Multilokalizazioa… edo deslokalizazioa?

utzi erantzun bat »

Egia esan, Enpresagintzan hasi arte ez nekien ezer multilokalizazioaren inguruan. Gogoan dut ingeniaritza informatikoa ikasten ari nintzenean halako gauzetaz, deslokalizazioaz, arduratzen nintzela. Baina multilokalizazioa? Hitza ez nuen Enpresagintzara (ETEO garai hartan) iritsi arte entzun. Eta orduan jakin nuen multilokalizazioak esan nahi duela, azaletik definituta, lekuko enpresak mantenduz atzerrian beste batzuk zabaltzea. Deslokalizazioak, berriz, lekukoak itxi eta lurralde “merkeagoetara” joatea esan nahi omen du.

Eta hori neukan buruan. Jakina, horrekin erlazionatuta Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren nazioartekotze kuriosoa ere badut buruan. Esan nahi dut, badirudiela arlo gako batzuk alde batera utzita, itsu-itsuan, joan direla atzerrira. Nolabaiteko estrategia argirik, edo misio argirik gabe. Bai, jakina, askok pentsatuko duzue (nik bezalaxe) egungo merkatuan bizirauteko ezinbestekoa dela atzerrira joatea, eta merkatuak eskatutako azkartasun eta dinamikotasunaren menpekoa izan dela guztia. Azken garaian, berriz, badirudi atzerrira joaterakoan nolabaiteko oinarri “filosofikoak” mantendu nahi direla, eta esperientzia kooperatiboarekiko koherente diren politikak aurrera eraman, ahal den heinean behintzat. Zaila askotan. Baina badakit badagoela motibazio sozial indartsua horren atzean. Jende konprometitua ezagutu dudalako kooperatibetan, inkoherentziekin arduratuta daudenak, eta sozialki erantzukizun handiagoa izatea beharrezkoa dela sentitzen dutenak.

Eta horretantxe nengoen, diskurso hori erabiltzen ari nintzen.

Post osoa irakurri »

HUHEZIko langileen adierazpena

with one comment

Oso interesgarria eta irakurri beharrekoa iruditu zait gaurko greba orokorraren aurrean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko langileek argitaratutako adierazpena.

Hona hemen:

Written by Naroa

2011/01/27 at 08:23

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.