Posts Tagged ‘grebaorokorra’
HUHEZIko langileen adierazpena
Oso interesgarria eta irakurri beharrekoa iruditu zait gaurko greba orokorraren aurrean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko langileek argitaratutako adierazpena.
Hona hemen:
Greba orokorrarekin bueltaka
Greben kontzeptua, gaur egungo planteamendua, egokia den ala ez, askotan izan dut buruan. Gogoan dut ikastola eta unibertsitate garaietan zein zen greba egitearen arrazoia eta ondorioa, kasu gehienetan, esango nuke. Izan ere, baziren batzuk arrazoia bera txiste moduan hartzen zutenak, gutxiengoak. Baina gehiengoa zen greba egin eta kafetegira joan edota atzeratutako lanak egiteko aprobetxatzen zutenak. Neure buruari harriak botatzen nabil, ni ere inkoherente xamarra izan nintzen-eta.
Hala ere, inkoherentziak inkoherentzia, jendartearen dinamika orokorra dela esango nuke. Baina zeintzuk dira benetako arrazoiak? Askotan mugatzen gara “gainbehera soziala” aldarrikatzera, “balore eza”, eta halakoak. Bai, hori ere ezaugarrietako bat da. Eta faktore eragile garrantzitsua da. Baina, bestalde, ez al da egia jendarteak greba egiteko arrazoia ez duela bere sentitzen? … um… Arrazoia beharbada bai, baina bere borroka ez dela pentsa dezake… Ez dakit, edo borrokarako moduek desilusionatu egingo du jendartea. Edo beste batzuren esku uzten du.
Hasi nintzen, orain dela urtebete inguru, Joseba Azkarragaren liburu bat irakurtzen (unibertsitateko irakaslea, ez politikaria), azkena dela uste dut (bukatu? ez, flojo xamar nabil irakurketa munduan…). Bertan borroka sozialak instituzionalizatu egin direla aipatzen zuen, baita argudiatu ere. Urruti gelditzen zaizkit bere arrazoitzeak, memoriako leku urrun baten gordeta, baina gogoratzen dut homosexualen eskubideak aipatzen zituela. Nolabait, ezkontzerako orduan dituzten eskubide berberak bere egin ondoren, jendarteak borrokarako arrazoiak atzean gelditu direla uste du. Eta lixto. Normalizazioan dagoen hutsunea aintzakotzat hartu gabe. Eta horrela, hainbat alderdi eta arlotan.
Egungo problematika, aldiz, instituzionalizatutako eskubideen ukatze gisa deskriba genezake. Hau da, langile eta biztanle gisa lortu ditugun eskubideak instituzionalizatzearen ondorioz, eta bankuen hegemonia eta gidaritzaren eraginez, eskubideak galtzen ari gara. Eta badirudi ez diola inori axola.
Ez dakit zein den iraultzari hasiera emateko bidea, baina topatu egin behar dugulakoan dago. Borroka literalean oinarritutako iraultza, edota iraultza ixila. Baina iraultza, edonola ere. Izan liteke komunitate kooperatibo eta autoeratuak sortu eta bultzatzea, hori delako nire lanerako esparrua, nire “bizilekua”, baina bide bat liteke.
Egungo lan erreformak eta eskubideen murrizketak
Badirudi bagabiltzala konturatzen pasa den urtean egindako lan erreformek ez zutela helburu lanpostuak haztea. Eta ez da hori lortu, jakina.
Epe motzera ezin dituztela emaitza oparoak lortu, hori ere egia izan liteke. Hala ere, badira ikertzaileek 90. hamarkadako krisian argitaratutako zenbait artikulu, non hartutako erabakiak guztiz okerrak direla (okerrak baino, alferrikoak) enplegua sortzeko.
Hona hemen gaur irakurritako artikuluaren zati bat (Fina, 1995*):
“La conclusión más importante de este análisis es que, si se aplican las medidas adecuadas, el problema del paro en Europa tiene solución y tiene, además, una solución que no pasa necesariamente por la degradación de las condiciones de trabajo o por el desmantelamiento de unas instituciones sobre las que, en buena medida, se ha basado la prosperidad europea de la posguerra.”
Eta ez da gauza bera dioen artikulu bakarra…
* Fina, Lluis (1995), “El problema del paro en Europa: causas y remedios”, Ekonomiaz, 31-32: 12-45
Greba orokorra
Egun on.
Maiatzaren 21a. Greba deialdia. Hasi dira sindikatuak mugitzen, baina ez dira bakarrak. Alderdi politiko eta gizarte eragileez gain, euskal blogosfera mugitzen ari da. “euren krisia eurek ordain dezatela”. Horixe da lema.
Helbide hau da mugimendu horren seinale: http://www.grebaorokorra.info/
Hemen, greba deialdia internet bidez zabaltzeko ekimenak: http://www.grebaorokorra.info/wiki/index.php/Azala#Dokumentuak
