Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

Posts Tagged ‘eroski

Eroskiko EMES proiektuaren inguruan

utzi erantzun bat »

Hilabete batzuk pasa diren arren, egunkarietan EMES proiektuaren inguruko iritzi-testua topatu genuen. Jarraian atxekiko dudan arren, mezu honen amaieran gaztelerazko eta euskarazko bertsioen hiperestekak topatuko dituzue.

“Duela hilabete batzuk Eroskiko zuzendaritzak adierazi zituen asmoek kezka larria sortu zuten. Gerora, ordea, hipotesirik okerrenak ere baieztatu dira. Zuzendaritzak erdietsi nahi duen azken emaitzak Eroskiren erabakitzeko ahalmena ahulduko luke, bigarren mailako kooperatiba bihurturik, eta horrek bi ondorio ekarriko lituzke: boterean gero eta gehiengo espainol handiagoa biltzea eta eragin praktikoetarako MCCtik irtetea. Ikuspegi horretatik, bidezkoa da EMES operazioaren aurka agertzeko arrazoi pisuzkoak daudela sinestea. Objektibo samar izaki, honako hau euskal kooperatibismoaren koiuntura behinen eta latzenetako bat dela esan dezakegu. Larriena, inondik ere, MCCri dagokionez. Post osoa irakurri »

Written by Naroa

2009/02/07 at 11:47

Iritziak-n argitaratua

Tagged with

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.