“La obsolescencia programada”, Kulturateko gaurko hitzaldia
Gaurkoan, twitter-en ikusiko zenuten bezala, La obsolescencia programada izenburupean kontsumismoaren eta egungo eredu ekonomikoaren inguruko hitzaldi bat izan dugu. Hasteko, izen bereko dokumentala ikusi dugu, ordubete ingurukoa, La2-ek eskainitakoa. “La obsolescencia programada (comprar, tirar, comprar)“. Jarraian txertatu dizuet, ezer baino lehenago, eta denbora baduzue, bideoa ikus dezazuen.
Bideoan bertan hainbat puntu kritiko azaltzen dira, aztergai izan daitezkeenak. Lehenik eta behin programatutako zaharkitzearen adibide bat eskaintzen digu, inprimagailu baten “pieza baten akatsa” nola txip batean aurrez programatutako erroreak sortzen duen. Hau da, X denbora pasa ondoren, inprimagailuak funtzionatzeari utziko dio, txip horren aginduz. Eta, inprimagailua konpontzea baino errazagoa eta merkeagoa denez berria erostea, hori egiten dugu maiz. Adibide garbia, gure joerak eta industriaren interesek egindako “tranpak” argitzeko.
Eta, adibide horretatik abiatuta, egungo eredu ekonomikoaren kritika egiten du. Kritika baino, errealitatearen deskribapena. Egungo desinformazio eta isiltasunean deskribapen hutsa kritika bihurtu delakoan nago, hala ere.
Bertan erakusten Ghana nola erabiltzen dugun teknologia berri “zaharkituen” zaborrontzi gisa, nola erreka garbiak eta zelaiak zeuden lekuan, egun zabor elektroniko hutsak dauden. 3. munduarekiko dugun jarrera lotsagarri eta axolagabearen (…) adibide.
Bonbilaren historia ere azaltzen da. Nola 100 urteko bonbila bat dagoen martxan oraindik AEBn. Eta nola, irabaziak izateko helburu hutsarekin, politika ekonomiko suntsitzailea diseinatu zen, aurrerapen teknologikoari muzin eginez: Lurrak eskainitako baliabide mugatuak kontuan izan gabe, eta iraunkortasuna aintzakotzat hartu gabe, “akasdun” produktuak egitea, apropos denbora luzeegia iraun ez dezaten. Eta nola politika hori 1929ko krisialdiaren ondoren indartu zen, eta nola gauza berrixeagoak eskuratze hutsak “zaharra” zena baztertu eta erostera bultzatzen gaituen.
Eta halaxe, hamaika adibide ematen, industria iraultzaren eta botere ekonomikoen interesera egokitutako gizartea bilakatu garela konturatu arte. Tartean adibide kurioso bat: Apple salatua izan zen, bere bateriek urtebete soilik irauten zutelako, defektuz, hala diseinatuta baitzeuden.
Bideotik ideia interesgarri bat hartu dut, gutxi gorabehera hala dioena: kontsumismoa beste gabezia batzuen seinale da. Gabezia edo harreman sozialak, naturarekiko harremana… Horiek guztiak itxurarekin, kontsumitzearekin, orekatu nahi dela.
Ideia interesgarria eta hausnartzeko modukoa.
Orain denborarik ez dut hausnartzen jarraitzeko… Komunismoaren eredu ekonomikoa alternatiba dela ikusi nahi baduzue, hona hemen minutu interesgarri batzuk: 30:20-32:50

[...] Arrasateko Kulturate kultur etxean hitzaldi interesgarria izan da, Naroak bere blogean jaso duen bezala. Mezua irakurtzeaz gain jarraian daukazuen bideoa ikusteko aukera badaukazue, [...]
“La obsolescencia programada” | Kooperatibagintzan
2011/06/07 at 21:34
[...] Arrasateko Kulturate kultur etxean hitzaldi interesgarria izan da, Naroa Elortzak bere blogean jaso duen bezala. Mezua irakurtzeaz gain jarraian daukazuen bideoa ikusteko aukera badaukazue, [...]
"La obsolescencia programada" « Kooperatibagintzan
2011/07/04 at 20:00