Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

“Partaidetza” jardunaldia

utzi erantzun bat »

Atzoko egunean Gipuzkoa Berritzenek, ASLE, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Innobasque-k antolatutako Partaidetzari buruzko jardunaldian izan nintzen, Donostiako San Telmo museoan. Leku aparta! Eta jakina, itsasoa ikusteko aukera ematen duena… Beraz, ederto hasi genuen eguna.

Bertan izan ginen, besteak beste, Fred Freundlich eta Izaskun Alzola Enpresagintza Fakultatetik eta Maite Aseginolaza Baketiketik, baita enpresetako hainbat pertsona ere.

Bi atal izan zituen jardunaldiak. Aurkezpenaren ondoren, lau esperientzia ezagutu genituen, langileen parte-hartzea gestioan zein jabetzan sustatu diren lau esperientzia. Lehenik eta behin, Fagor Ederlan Tafallako esperientzia ezagutu genuen, Fagor Ederlanen filial bat, kooperatibizazio prozesua izan zuena. Benetan interesgarria izan zen bertan azaldu zuena, nahiz eta gauza batzuk ezagunak izan. Interesgarria izan zen kultura kapitalistatik kooperatibora nola egin duten salto, gatazkak izan arren, batez ere azken urteotan, krisiaren harira.  Aldaketa erradikala izan omen zen, guztiz bertikala zen egitura eta funtzionamendutik, eredu laura.

Ildo berean, Lagunak Autoeskolakoek beren esperientzia azaldu ziguten. Kuriosoa izan zen, horrelako negozioetako esperientzia kooperatiboak ez nituen ezagutzen eta.  Interesgarria benetan, halere. Eta kuriosoa iruditu zitzaidan, era berean, gizonezkoena izan den sektorea izanda, langileriaren gehiengoa (ez dut buruan zenbatekoa) emakume izatea.

Kafe ordura hurbiltzen ari ginen bitartean, eta twitterrez retransmititzea ezinezkoa zela frogatu ondoren (ez estaldurarik, ez wi-fi sarerik), beste bi esperientzia ezagutu genituen, oso ezberdinak beren artean. Lagun-Aro, S.A. batetik, Bazkideak erakundearekin (apunteak begiratu beharko nituzke zer den gogoratzeko ;-) ). Eta, bestetik, Alcorta S.A. Bere ezaugarrietako bat da, zerbait azpimarratzearren, beste egitura juridiko bat eraiki behar izan dutela, beren beharretara egokitzeko. Zoritxarrez, informazio ezagatik-edo, ESOPak ez ziren planteamenduetan sartu.

Kafe apartaren ondoren etorri zen eguneko beste esperientzia aberasgarri bat. Taldeka bildu gintuzten, eta parte-hartzearen inguruko 4 galdera erantzutera “behartu” gintuzten. Honakoak:

  • Zein zailtasun sor daitezke partaidetza proiektu batean fiskalitatetik, finantzaziotik, alde juridiko eta sindikaletatik edota beste alde batzuetatik?
  • Zein alde positibo eta negatibo aurki ditzakete irabazi-irabazi partaidetza ikuspegi mota bilatzen duten enpresari eta langileek?
  • Zeintzuk dira langile guztien partaidetzaren lidergoa eraman nahi duten zuzendariek gainditu beharko dituzten mugak?
  • Gutxi batzuei mugatutako partaidetza, aurrerapauso bat da partaidetzan edo besteei aukerak ixten dizkie?

Galdera bakoitzari buruz luze jardun gintezkeen, baina ordubete bakarrik genuen. Mahaian MU Enpresagintzako Juan Felix García nuen moderatzaile gisa, eta honakoak bere agindutara: Angel Mª García Caja Laboral / ALEtik, Itziar Abarisketa Goenaga Ezagutza Guneatik, Javier de la Rica Eseune-tik eta Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldunditik. Oso profil interesgarriak zituzten, bakoitza esparru ezberdin batetik etorrita. Grabatzeko moduko elkarrizketak…

Apunte batzuk hartu nituen, baina hobe, beharbada, Gipuzkoa Berritzenek argitaratutakoei itxarotea!

Ondo segi!

Written by Naroa

2011/06/04 at 11:23

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.