Kooperatibak Aztertzen

Kooperatibak, kooperatibismoa… eta bestelako interesak lantzeko txokoa

Archive for Maiatza 2011

Asteko esaldiak 4

with 2 comments

Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?

Sareak

  • Sareen indarraren erakusgarria: “Internet ya molesta” (El confidencial) http://is.gd/Fi8bLi
  • Facebook zergatik den doan? Hona hemen arrazoia: gu geu gara bere produktuak, bere bezeroak baino gehiago. Irakurtzeko modukoa, hemen (@garaolaza bidez).

Krisia

  • Jarraitu beharreko eredua: “Detenido en Islandia el ex presidente de uno de los bancos causantes de la crisis del país”. Iturria: rtve.es [es]
  • Gazteentzat soldata duinak? Bai zera! “Sub 600-euro wages for under young Greeks”. Berria hemen [en], Hedoi Etxarteri irakurrita

Eraldaketa soziala

  • Gorka Juliok idatzitako “10+1 puntu eraldaketarako”. Interesgarria benetan! Iturria: teketen.com

Iraultza soziala

  • Badirudi Espainian hasitako #acampadasol, Euskal Herrira hedatu ondoren, beste lurralde batzuetara ere zabaldu den fenomenoa bilakatu dela… Ikusi, bestela, mundu mailan dauden akanpadak: http://www.ikimap.com/map/2CYF (@boligorria bidez)

Written by Naroa

2011/05/31 at 20:23

Sareak, alternatibak eta eraldaketa

with one comment

Pasa den larunbatean, Imanol Epelderen gonbidapena jasota, Zarauzko Putzuzuloko Amets Fabrikan sareen eta Interneten inguruko solasaldi bat izan genuen, baita Gorka Julioren aurkezpen batetik abiatuta eztabaida interesgarria edukitzeko aukera ere. Hemen entzun ahal izango duzue, Arraio Irratiari esker.

Osteko solasaldian Blogsoviet eta Bakalhau aipatu ziren, tresna propioen erabilera, status.net, Diaspora… Guztiak posible eta beharrezkoa den eraldaketa baterako tresna baliagarriak.

Sareen indarrari bueltaka eta beste kontu batzuei buruz ibili ginen bazkalostean, @luistxo, @egaroa, @27zapata, @artsuaga, @birasuegi, @ishikawa_, @teketen eta @ksukun. Blogsoviet III Berlinen egiteko aukera ere planteatu zen han bertan! ;-)

Eta atzoko egunean, horra hor, sareen indarrari gobernuek dioten beldurra agerian uzten duen berria topatu nuen, Feizbuk gaiztoko lagun baten bitartez: “Internet ya molesta” (El confidencial) http://is.gd/Fi8bLi. Interesgarria eta esanguratsua.

Ondo izan!

Written by Naroa

2011/05/30 at 08:26

“De la Burbuja Inmobiliaria a la Crisis”

utzi erantzun bat »

Twitter-en topatutako bideoa duzue honakoa, Aleix Saló-k eskainia, Espainiako egoera modu grafiko, erraz eta entretenigarrian azaldua. Hartu tartetxo bat ikusteko!

Written by Naroa

2011/05/26 at 09:40

Asteko esaldiak 3

utzi erantzun bat »

Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?

Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE)

  • Ez dakit garapen eredua oso gogoko dudan, egia esan RT @goiena: Arrasate. Mondragon Korporazioak Indian eta Txinan lantoki berriak zabalduko ditu aurten http://bit.ly/jLsl3C. Zalantza gero eta gehiago ditut… (@goiena, [eu])

Ekonomia

  • Adierazle ekonomikoa definitu da, lurraldearen ongizate maila identifikatzen duena, faktore ezberdinak kontuan izanik. “The OECD has launched its Better Life index to measure well-being as an alternative to GDP http://econ.st/lThxJR. Interesgarria da bertan agertzen dena irudia, era berean. (@TheEconomist, [en])

Internet – Telebista

  • EiTBk berriki euskal blogari batzuei aurkeztu dien plataforma da “eitb nahieran“. Oraindik beta bertsioa den arren (aurkezpen ofiziala ekaina erdialdean izango da), bistadatxo bat emateko oso ondo dago! Gainera, Jaun Ta Jabe telesaila topatuko duzue!

Written by Naroa

2011/05/25 at 08:13

Igandeko twitter festa

utzi erantzun bat »

Kaixo!

Debagoiendar twitter zaleok, igandean #goiena-ko twitter-hauteskunde-festarako kolaborazio bila dabiltza. Parte hartzeko prest?

Honakoak dira erabiliko ditugun etiketak:

  • #m22 (Euskal Herrirako etiketa orokorra)
  • #arrasate (herriaren arabera)
  • #goiena (ez ofiziala, baina erabilgarria, Debagoiena-ri erreferentzia egiteko)

Animatu eta parte hartu!

Written by Naroa

2011/05/20 at 09:57

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.