Berri hori berori zabaldu zen atzoko ETBko albistegietan eta beste zenbait egunkaritan. Eta suposatzen dut TVEn sekulako oihartzuna eman ziola berriari. Beharbada nire ikuspegi negatiboagatik-edo, datuok ezin nituen sinetsi. Nola izan liteke posible? Krisia gero eta latzagoa, finantza-krisitik krisi ekonomiko eta sozialera pasatzen, eta langabezia behera?
Eta, iluntzean, ordenagailua piztu eta posta zabaldu ondoren, Marc Vidal-en blogetik (berriz ere) mezu berri bat sortu zuela zioen mezua jaso nuen. Badakizue, RSS eta halako kontuak.
Honakoa zen artikuluaren hasiera:
“
Posted: 02 Jun 2009 04:22 AM PDT
La noticia del día no es que el paro remita según los datos oficiales, ni el motivo, lo verdaderamente sorprendente es que este sea el único lugar del mundo donde se crea empleo en recesión. Estamos creciendo en negativo desde hace ya algún tiempo. Hasta ahora España era un país tan mal estructurado en el espectro competitivo que con un crecimiento inferior al 2,4% era imposible crear ocupación. Pero gracias a los sofisticados planes de gestión para la innovación y el desarrollo, apoyados en un giro radical al modelo de crecimiento basado en las obras menores de miles de municipios españoles y tras estratégicos sistemas de soporte a la industria de la automoción, España está logrando el milagro: crear empleo en plena recesión. Brutal.
“
Harritu egin zaituztete berrikuntzaren kontuek, ezta? Lasai! Ez da zoratu! Ironia zela baieztatu zuen beranduago!
Ba, egia esan, bere mezuaren azterketa bat gehitu nahi nuen, baña datu ekonometrikoak etab. sartu ditu, eta nik spss birritan soilik erabili dut… Osease, ideiarik ez daukadala!
Baina, bi mezu argi topatu ditut: datuen manipulazioa eta hauteskundeak. Zeharka (edo ez hainbeste), berriz, Espainiako Gobernua hartzen ari den neurrien zentzugabetasuna, epe motzerako neurriak.
Zuen esku mezua irakurtzea! Astelehen ederra izan dezazuela!